Basque Circular Summit 2025 biltzarrak berretsi egin du Europa hegoaldeko ekonomia zirkularreko erreferentziazko topaketa gisa duen posizioa. Apirilaren 2tik 4ra egin zen Bilboko Euskalduna Jauregian, eta industria- eta ingurumen-arloko 1.000 profesional baino gehiago bildu zituen. Zirkularitatean espezializatutako 150 hizlari baino gehiagok hartu zuten parte.
Hiru gune handiren inguruan antolatu zen edizioa: Forum, saio nagusi eta paraleloekin; Village, ekonomia zirkularreko ekimenak aurkezten dituzten 25 erakunderekin; eta Expo, 150 proiektu, teknologia eta Basque Circular BEST 2025 sariak jaso zituena.
Hitzordu estrategikoa izan zen Europako egutegian, eta Lamarkak Bulego Tekniko gisa duen esperientzia baliatu zuen antolaketa-bikaintasuna bermatzeko.















































