Eudelek 40 urte bete ditu
Eudelek bere lau hamarkadak ospatzen zituen eta gure zeregina hunkigarritasunez eta esanahiz betetako ekitaldi bat antolatzea zen. Horretarako, abangoardiako diseinu bat sortu genuen, bilakaera eta aurrerapena islatzen zituena; erakundearen ibilbideari buruzko bideo bat editatu genuen; Euskal Autonomia Erkidegoko udaletan beren karguak bete dituzten 28.000 hautetsi baino gehiagori omenaldia egiteko unea prestatu genuen, EUDELeko lehendakaritzetan pertsonifikatuta eta Iñaki Oregi, Elkartearen fundatzailea, gogoan hartuta; 40. urteurreneko adierazpen instituzionala kudeatu genuen: “EUDEL, 40 urteko euskal udalgintza. Tokiko ekintza eta maila anitzeko lankidetza “, eta publikoa hunkitu zuten emanaldiak gehitu genituen. Hori guztia protokolo zehatz batekin, gidoi zainduarekin eta kudeaketa zehatzarekin.










































