Hiri eta Herri Jasangarrien 8. Europako Konferentzia
Askotan galdetzen diogu geure buruari nola lagun dezakegun pentsamoldeak aldatzen belaunaldi berriei mundu hobea uzteko. Zalantzarik gabe, Hiri eta Herri Jasangarrien 8. Europako Konferentzian eta, hedaduraz, komunitate iraunkorragoak lortzeko Euskal Adierazpenean parte hartzea izan zen gure gizarte-kontzientzian eragin handiena izan zuen ekitaldietako bat. Pribilegioa izan zen 237 ordezkaritzako 800 pertsona eta 231 enpresa eta erakunde bildu zituen nazioarteko kongresu honen kudeaketan laguntzea. Mugarri bat izan zen gure enpresa-ibilbidean, eta, horri esker, Europako gizartea bere errealitate sozial, ekonomiko eta ingurumenekoaren jakitun eta arduratsu bihurtzeko esparru berri baten jaiotzaren lekuko zuzena izan ginen. Atzean lan handia geratu zen: 22 saio, 9 bisita tekniko eta hainbat ekitaldi sozial, oso kokapen desberdinetan antolatuak (Foru Jauregia, Guggenheim Museoa, Artium Museoa, Miramar Jauregia, Bizkaia Pilotalekua, Iberdrola Dorrea…). Gure lana 25 babesle baino gehiago koordinatzea eta erakusketa komertziala gauzatzea izan zen. Merezi izan zuen ahalegina.




























