Meet Basque Country 2023 (2 edizio)
Meet Basque Countryaren edizio bakoitza Euskadiko turismoa sustatzeko ekitaldi handia izango da. Zifrek berez hitz egiten dute: 17 merkatu, 60 turoperadore, 144 euskal enpresa, sei famtrips tematiko eta generalista bat, 1.200 bilera, 3 ekitaldi. Donostiako Aquariumeko ongietorrian euskal gastronomiaren indarra erakutsi genuen, abangoardiako emanaldiekin batera. “Basque Festival” jaialdian, Gasteizko zalditegiak ametsezko agertoki bihurtu genituen, kultura propioa eta tradizioa ardatz hartuta. Bilboko Iberdrola Dorrean egindako workshopean, berrikuntzarako lekua izan zen, nazioarteko eragileen eta euskal sektore turistikoaren arteko hitzorduez gain. Tradizioa eta abangoardia, topaketa bakoitzaren hasiera eta amaiera markatzen zuen txalaparta metaliko kustomizatu baten soinuan laburbilduta.













































